8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko O.L.T. izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2000ko urriaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko O.L.T. izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2000ko urriaren 16ko 125. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu delarik, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Langile Batzordearen mahaikide ordezkoa izendatzea, mahaikide titularra baizik ez baita izendatu.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko O.L.T. izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean heldu da.

José Manuel Loperena Vizcay jauna izanen da Langile Batzordearen mahaikide titularra epaimahian.

2. Langile Batzordeak Ana Ruiz Cirauqui andrea izanen du mahaikide ordezko epaimahian. Enpresako O.L.T./E.D.U. da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuari atxikia.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hemezortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda

Onartuak:

ALIENDE GARCIA, MARIA PURIFICACION

BERRIO GASTON, MARIA ESTHER

BERRIO GASTON, PURIFICACION CA

BUENO ZAMARBIDE, MARIA ITZIAR

CALVO LECUMBERRI, BEGOÑA

CARRION GALARZA, MARIA JESUS

CASTILLA CATALAN, MARIA CARMEN

ESPARZA LIZASOAIN, CONCEPCION

LARREA APEZTEGUIA, MARIA CONCEPCION

MAIZTEGUI SANZ, MARIA ISABEL

OTAZU ESPARZA, MARIA TERESA

PERCAZ ARRAYAGO, MARIA ARANZAZU

RIPODAS AGUDO, ANA MARIA

URRICELQUI CHASCO, ANA

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: a0100086