8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1166/2000 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2001. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia onesten duena.

Hezkuntza zuzendari nagusiak, abenduaren 15eko 1166/2000 Ebazpenaren bidez, 2001. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia onetsi du.

2001EAN NAFARROAKO IKASTETXE PUBLIKOETAN ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK ANTOLATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA

Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2001. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak antolatzeko laguntzen deia egiten da.

Hezkuntza-prozesu integralean garrantzi berezia ematen zaie ikastetxeetan egin eta bultzatzen diren eskolaz kanpoko jarduerei eta jarduera osagarriei, kurrikulu proiektu berean, eskolako berezko jarduerak osatzen baitituzte.

Prozesu honetan laguntza emateko eta bultzagarri gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak 2001. urtean egiteko laguntzen deialdia jendaurrera atera du, honako oinarri hauekin.

O I N A R R I A K

1. Deialdi honetan parte hartu ahalko dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak legeztatutako Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoek.

Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioen menpe dauden ikastetxeak ere ikastetxe pribatuetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdi honi lotzen ahalko zaizkio.

Deialdi honetan parte hartzeko, nahitaezkoa da 2000n hartutako laguntzak behar den moduan egiaztatzea.

2. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera egiten duten ikastetxeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea, behar bezala betea, I. eranskineko ereduaren arabera. Horretan eskola kontseiluburuak egiaztatu beharko du jarduerak Eskola Kontseiluak onetsiak eta urteko programazio orokorraren barnean direla.

b) Laguntzen xede diren jarduera guztien deskripzioa, II. eranskineko ereduaren arabera.

c) Deialdi honetara aurkezten diren jarduera guztien zerrenda-laburpena, III. Eranskineko ereduaren arabera.

3. Eskabideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo bestela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrikusitako bestelako bideren bat erabiliz aurkezten ahalko dira.

4. Eskabideak aurkezteko epea 2001eko otsailaren 20an bukatuko da.

Epez kanpo aurkezten diren eskabideak eta eranskinak behar bezala beteak ez dituztenak, edo datu oker nahiz ez- osoekin igortzen direnak, baztertu eginen dira.

5. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak gehienez ere hiru hilabeteko epean emanen du ebazpena deialdi honi buruz, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori espreski ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ulertuko da eskabidea ezetsi dela, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 13. artikuluan xedatu bezala.

6. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak emanen du deialdiaren ebazpena, aurkezten diren eskabideak baloratu eta haiei buruzko txostena egiteko eratzen den Batzordearen proposamena kontuan harturik.

Batzorde hori ondoko hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Ikasketetarako Laguntzak Emateko atalburua edo haren ordezkoa.

Batzordekideak: Hezkuntza Hedapenaren bulegoburua.

Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku bulegoburua.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko teknikari bat.

Ikastetxeen ordezkari bat, eskaera egin duten ikastetxeetako zuzendarien artean zozketa bidez aukeratu beharrekoa.

7. Eskabidea egin duen ikastetxe bakoitzari laguntzak banatzerakoan Batzordea irizpide hauen arabera jokatuko da:

Onartutako eskabideen kopurua, ikastetxeko ikasle kopurua, ikasleen ezaugarri geografikoak eta sozio- ekonomikoak eta aurkeztutako proiektuen kopurua, kalitatea eta interesgarritasuna.

Horretarako, ondoko banaketa-irizpideei jarraikiko zaie:

A) Esleituriko zenbateko osoaren % 21 onartu diren eskabideen artean banatuko da; eskabide guztiei zenbateko bera emanen zaie.

B) Zenbateko osoaren % 29 proportzionalki banatuko da, ikastetxeko ikasleen kopuruaren arabera.

C) Zenbateko osaren % 8 proportzionalki banatuko da, ikastetxe bakoitzean dauden familia behartsuen kopuruaren arabera. Horretarako, kontuan hartuko dira Departamentu honetan dauden datuak.

D) Zenbateko osoaren % 8 ikastetxeen diferentzia geografikoak konpentsatzeko.

E) Gelditzen den % 34, aurkeztutako eta onartutako jardueren arabera banatuko da, deialdi honetako 8 eta 9. oinarrietan ezarritakoari jarraikiz.

8. Aurkeztutako jarduerak baloratzeko orduan eskola komunitateak antolatu eta ikasleek protagonizatzen dituzten jarduera guztiak hartuko dira kontuan (txango didaktikoak, antzerkia, zinea, abesbatzak, musika entzunaldiak, eskola aldizkariak, kirolak, arlo didaktikoekin zerikusia duten bestelako jarduerak, ...e.a.), eskola orduetan nahiz eskola ordutik kanpo eginak, baldin eta hurrengo atalean bazter uzten ez badira.

9. Deialdi honetan ez dute lekurik izanen ondoko hauek:

a) Ikastetxeko urteko programazio orokorraren barrenean sartuta ez dauden eta/edo Eskola Kontseiluak onartzen ez dituen jarduerak.

b) Departamentu honek nahiz beste Ente Publiko batek antolaturiko deialdiaren bidez subentzionaturiko jarduerak.

c) Ohiko ikastorduak gehitzea ekartzen duten jarduerak.

d) "Ikasketa bidaiak" eta egun bat baino gehiago dirauten ekintza edo bidaiak.

e) Material inbentariagarria erosteko gastuak.

f) Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, atzerriko hizkuntzei lotuak badira, Departamentu honek horretarako deialdi berariazkoa egiten duelako.

10. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du deialdi honen ebazpena eta bertan adieraziko du zer ikastetxe diren laguntza hauen onuradunak, zenbana ordainduko zaien eta zer ikastetxe baztertu diren, halakorik bada, eta zergatik.

11. Ikastetxe bakoitzari eman zaion dirua epe bakar batean ordainduko da, esleitzen duen ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

12. Laguntza hauek uztailaren 6an eman eta uztailaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 250/1992 Foru Dekretuari jarraituz justifikatu beharko dira. Foru Dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen funtzionamenduaren ondoriozko dirusarrera eta gastuen araubidea arautzen du.

Hartzen diren dirusarrerak "Kudeaketako kontuan" justifikatu beharko dira. Ziurtagiriak ikastetxean berean artxibatuko dira, salbu eta Eskola Kontseilua osatzeke daukaten ikastetxeetan eta hiru unitate baino gutxiago dauzkaten ikastetxeetan izan ezik, horiek Hezkuntza eta Kultura Departamentura igorri beharko baitituzte ziurtagiriak, kudeaketako kontuarekin batera.

13. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuak beretako gordetzen du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egin ahal izateko eskubidea.

14. Arau hauek hautsiz gero, emandako laguntza bertan behera geldituko da, harturiko diru kopuruak itzuli beharko dira eta Departamentu honen hurrengo deialdian parte hartzeko eskubidea galtzea ekar lezake.

15. Deialdi honen eta horretatik etorritako ekintzen aurka, interesatuek gora jotzeko helegitea paratu ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, helegin nahi den ekintza argitaratu, jendaurrean jarri edo jakinarazi eta hilabeteko epearen barruan.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

I. ERANSKINA

2001. urteko eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntza eskabidea

Ikastetxea

Helbidea: ........................................ Herria:

Telefonoa: ......................................... P.K.:

Ikasturte honetako ikasle taldeen kopurua:

Ikasturte honetako ikasleen kopurua:

Goian aipatu datuak dituen ikastetxe honek 2001ean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ematen dituen laguntzen deialdian parte hartzea eskatzen du.

Ikastetxeko Eskola Kontseiluak, eta bere izenean kontseiluburu denak, egiaztatzen du jarduera hauek kontseilukideen gehiengoaren onespena jaso dutela eta ikastetxearen urteko programazio orokorraren barrenean sarturik daudela.

..............(e)n, 2001.eko.............aren ......(e)an

Eskola Kontseiluko burua

(Sinadura eta zigilua)

Sr. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria. Hezkuntza eta Kultura Departamentua. - Iruña.

II. ERANSKINA

Txostena-Jarduera edo bidaien azalpena

Jarduera/bidaia:

Zein mailatarako den:

Ikasle kopurua:

Lortu nahi diren helburuak:

Noiz egin:

Joan-etorrian zenbat kilometro:

Arduradunaren izena:

Gastuen aurrekontua:

1.- Zenbatekoa:

2.- Zenbatekoa:

3.- Zenbatekoa:

Guztira:

Oharrak:

(Oharra: Bete eskabide bat jarduera edon bidaia bakoitzeko)

III. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdian aurkeztutako jarduera eta bidaien zerrenda laburtua

1.- Zenbatekoa:

2.- Zenbatekoa:

3.- Zenbatekoa:

4.- Zenbatekoa:

5.- Zenbatekoa:

6.- Zenbatekoa:

7.- Zenbatekoa:

8.- Zenbatekoa:

9.- Zenbatekoa:

10.- Zenbatekoa:

11.- Zenbatekoa:

12.- Zenbatekoa:

13.- Zenbatekoa:

14.- Zenbatekoa:

15.- Zenbatekoa:

Guztira

..............(e)n, 2001.eko.............aren ......(e)an

Eskola Kontseiluko burua,

(Sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0011955