8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1266/2000 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Tafalla-Azkoien-Rincón de Soto NA-115 errepideko 13 eta 16,5 k.p.etan trazadura hobetzea" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 966/2000 Ebazpenaren bidez, onespen teknikoa eman zitzaion "Tafalla-Azkoien-Rincón de Soto NA-115 errepideko 13 eta 16,5 k.p.etan trazadura hobetzea" izeneko proiektuari, eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera hogei egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen. Ebazpen hura 2000ko urriaren 27ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Epe horretan ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Tafalla-Azkoien-Rincón de Soto NA-115 errepideko 13 eta 16,5 k.p.etan trazadura hobetzea" izeneko proiektua behin betikoz onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Azkoiengo eta Martzillako Udalei, Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hemeretzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0100053