8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1759/2000 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Cintruenigoko Osasun Etxeko altzarien, material klinikoaren eta seinalizazioaren horniduraren kontratazioa esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 20an emandako 1759/2000 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: Cintruenigoko Osasun Etxeko altzarien, material klinikoaren eta seinalizazioaren hornidura kontratatatzea.

-Esleipen mota: lehiaketa, prozedura irekia, presako tramitazioa.

-Esleipenaren hartzaileak:

I. lotea, Altzariak": M-40 Equipamiento, S.L. (IFZ: B-31/584923), 7.660.487 pezeta.

II. lotea, "Aulkiak": Local Diseño, S.L. (IFZ: B-31/184195), 3.514.910 pezeta.

III. lotea, "Errezelak": Visillos Percol, S.L. (IFZ: B-31/440597), 644.810 pezeta.

IV. lotea, "Material klinikoa": Ortopedia Irati, S.A.L. (IFZ: A-31/593346): 3.338.909 pezeta.

V. lotea, "Seinalizazioa": Diseñal, S.A. (IFZ: A-31/145048), 1.065.779 pezeta.

Zenbateko osoa: 16.269.895 (hamasei milioi berrehun eta hirurogeita bederatzi mila zortziehun eta laurogeita hamabost) pezeta, 97.784,04 euro, BEZa barne.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0100162