I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1758/2000 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Buñuelgo Osasun Etxeko altzarien, material klinikoaren eta seinalizazioaren horniduraren kontratazioa esleitzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 20an emandako 1758/2000 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: Buñuelgo Osasun Etxeko altzarien, material klinikoaren eta seinalizazioaren hornidura kontratatatzea.
-Esleipen mota: lehiaketa, prozedura irekia, presako tramitazioa.
-Esleipenaren hartzaileak:
I. lotea, Altzariak": Local Diseño, S.L. (IFZ: B-31/184195), 7.920.369 pezeta.
II. lotea, "Aulkiak": M-40 Equipamiento, S.L. (IFZ: B-31/584923), 2.848.798 pezeta.
III. lotea, "Errezelak": Local Diseño, S.L. (IFZ: B-31/184195), 542.890 pezeta.
IV. lotea, "Material klinikoa": Lorca Medicina-Ortopedia, S.A. (IFZ: A-31/079767), 2.035.239 pezeta.
V. lotea, "Seinalizazioa": Diseñal, S.A. (IFZ: A-31/145048), 469.623 pezeta.
Zenbateko osoa: 13.816.919 (hamahiru milioi zortziehun eta hamasei mila bederatziehun eta hemeretzi) pezeta, 83.041,36 euro, BEZa barne.
Iruñean, bi milako abenduaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0100161