8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

678/2000 EBAZPENA, urriaren 17koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren Irunberriko "San Isidro" zaharretxeko altzariteria orokorra erosteko eta paratzeko hornidura esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluari jarraikiz, esleipen hau iragartzen da:

Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 69/2000

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: altzariteria orokorra.

c) Hamahiru lote.

d) Lizitazio iragarkia 2000ko uztailaren 19ko 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

92.067.343 pezeta (553.335,88 euro), BEZa barne.

Esleipena:

Eguna: 2000ko urriaren 17a.

1. lotea.-Avances en Tecnología y Medicina, S.A., 27.397.258l, altzariteria orokorra.

2. lotea.-Local Diseño, S.L., 3.799.323 pezeta, errezelak.

3. lotea.-Proyección, Equipamiento y Mobiliario, S.L., 1.031.781 pezeta, sukaldeko tresneria.

4. lotea.-Avances en Tecnología y Medicina, S.A., 18.755.730 pezeta, klinikako altzariak.

5. lotea.-Ayudas Técnicas Araba, S.L.m 677.440 pezeta, kanporako altzariak.

6. lotea.-Comercial Hostelera del Norte Euzkadi, S.A., 21.029.775 pezeta, sukaldea, ikuztegia eta arropa-gela.

7. lotea.-Avances en Tecnología y Medicina, S.A., 2.052.716 pezeta, koltxoiak.

8. lotea.-Avances en Tecnología y Medicina, S.A., 1.642.795 pezeta, bainugelako osagarriak.

9. lotea.- Proyección, Equipamiento y Mobiliario, S.L., 2.040.528 pezeta, tailerra.

10. lotea.- Proyección, Equipamiento y Mobiliario, S.L., 1.660.579 pezeta, osagarriak.

11. lotea.-Avances en Tecnología y Medicina, S.A., 2.07.436 pezeta, errehabilitazioko materiala.

12. lotea.-Avances en Tecnología y Medicina, S.A., 1.924.382 pezeta, erizaindegia.

13. lotea.-Proyección, Equipamiento y Mobiliario, S.L., 112.152 pezeta, fitxatzeko makina.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita bian.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0100100