77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

122/2001 FORU DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, "Ebroko Ardatza, NA-134 errepidea handitu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena.

Herrilan zuzendari nagusiak urtarrilaren 16an eman 42/2001 Ebazpenaren bidez, "Ebroko Ardatza, NA-134 errepidea handitu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" proiektua onetsi zen. Halaber, jendaurrean paratu zen 2001eko otsailaren 7an.

Aukeratu den konponbideak NA-115 errepidearen bidegurutzean du hasiera eta errepidea eskuinetik zabaltzean datza, Milagroko zeharbideraino; herri horretako sarreran glorieta bat diseinatuko da, industrialdean sartu ahal izateko. Milagro eta Aragoi ibaiko zubia gaindituta, bigarren bide-tartea hasiko da, errepidea eskuinaldetik zabaltzea aurreikusita duena, trenbidearen gaineko pasabidearen inguruan izan ezik, non bi aldeetatik zabalduko baita.

Zeharkako sekzioa honela geldituko da: 7 metroko galtzada eta 1,5 metroko bazterbidea alde bietan. Errepideak hartzen duen trafikorako (2.263 ibilgailu, horietatik % 10,5 astunak) nahikoa da, baita bide-tarte osoa hobetu ondoren aurreikusten den trafikorako ere.

Milagroko industrialdean sartzeko, 4+520 k.p.an, glorieta zatituaren itxurako bidegurutze bat aurreikusi da. Glorietak 15 metroko erradioa izanen du eta abiadura areagotu eta moteltzeko erreiak ere eginen dira. Orobat, NA-660 errepidearen bidegurutzea hobetu da, erdiko errei bat sortuko baita, itxaroteko eta errepidean sartzeko.

Tarte honek jasaten duen trafiko handia eta Milagroko industrialdeko sarbidea hobetu beharra kontuan harturik, bidezko da obrak ahalik eta azkarren hastea. Xede horrekin, eta behar diren lurrak erosteko tramiteak arintzeko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 52. artikuluan xedatutakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean egindako bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. "Ebroko Ardatza, NA-134 errepidea handitu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, presakoa dela deklaratzea.

2. artikulua. Ukitutako ondasun eta eskubideak erosteko aurreikusten den gastua (laguntza teknikoa barne) ondoko zenbatekoa dela ezartzea: 30.000.000 pezeta (180.303,63 euro), 2001eko gastuetako aurrekontuko ondoko kontusailaren kontura: 611000-61340- 6001-513400 "Azpiegituretarako lurren desjabetzapenak".

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: a0105860