72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

494/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroa etorbidea berritzea. Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Nafarroa etorbidea berritzea. Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko, honako oinarri hauei jarraikiz.

Kontratuaren xedea: "Nafarroa etorbidea berritzea. Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea" izeneko proiektua prestatzeko lanak egitea.

Esleipen modua: lehiaketa.

Kontratuaren aurrekontua: 31.000.000 pezeta (186.313,75 euro).

Egiteko epea: 7 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: 2001eko uztailaren 11 arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun- orduak: 2001eko uztailaren 24an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Agindu teknikoen plegua eta administrazio klausulen plegua Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan daude, aztergai.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ............. J/A-ak, adinez nagusiak, ..............(e)ko .......... kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), "Nafarroa etorbidea berritzea. Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea" izeneko proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, agindu teknikoen pleguaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, .............. (zenbakitan) pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0105764