72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Udalak 2001eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zen:

2001eko aurrekontuan kreditua sortzeko espedientea onestea, sistema orokorreko obrak, UU24 unitatea urbanizatzeko proiektuan jasotzen direnak, egiteko 5.634.000 pezetan (2/2001 zenbakiko espedientea).

Hasierako onespena apirilaren 13an argitaratu zen, 2001eko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Beraz, jendaurrean egoteko 15 egun balioduneko epea iragan da, inork alegaziorik batere aurkeztu gabe iragan ere. Horrenbertzez, behin betikoz onetsirik gelditu da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tafallan, bi mila eta bateko maiatzaren lauan. Alkate udalburua, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0105090