72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

Obrak kontratatzeko lehiaketa publikoa

Larragako Udalak lehiaketarako deia egiten du ondotik aipatzen diren obrak egitea esleitzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: hornidura eta saneamendu sareak berritzeko lanen hirugarren faseko obrak egitea, Larragan (Nafarroa).

Kontratazio mota: lehiaketa publikoa, irekia eta presakoa.

Gastuaren aurrekontua, gehienez ere: 27.753.338 pezeta, B.E.Z. barne.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, d) kategoria; horren egiaztagiriarekin batera egun indarrean dagoela ziurtatzen duen agiria, bukaeran agertzen den ereduaren araberakoa, aurkeztuko da.

Obrak egiteko epea: hiru hilabete.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahirugarren egun naturaleko hamabiak arte, Udalaren erregistro orokorrean, bukaerako eranskinari jarraikiz. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun balioduneko ordu berean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula ekonomiko eta administratibo partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Bertzelako beharkizunak: 555.067 pezetako fidantza, parte hartu ahal izateko.

Kontratazio mahaiak proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko asteleheneko eguerdiko ordu batean, udal bulegoetan.

Interesa duten kontratistek proiektu teknikoaren eta klausula ekonomiko-administratiboen pleguaren fotokopiak lortzen ahalko dituzte, beren kargura lortu ere, Iruñeko Ulzama Digital kopiadendan, Iturrama kalea, 9, 31007 Iruña. Horretarako, 948 19-66-88 telefono zenbakira deitu beharko dute eta Javier Goicoechea jaunarekin mintzatu.

Larragan, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian. Alkate udalburua, Jesús García García.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena .............................., obra kontratista helbidea kalea ......................., zenbakia ......, herria .............., (P.K. ........), N.A.N. ..........., bere izenean edo hau ordezkatuz ........, (behar dena jarri), I.F.Z. ............, Larragan (Nafarroa) hornidura eta saneamendu sareak berritzeko lanen hirugarren faseko obrak egiteko proiektua, baldintza teknikoen plegua eta klausula ekonomiko eta administratiboen plegua ezaguturik, obrak osorik egiteko konpromisoa hartzen du, aipatu agiriei hertsiki jarraikiz eta ............. (letraz eta zenbakiz) ............... pezetan, BEZa barne, hau da, hasierako prezioaren ehuneko ..... (zenbakiz) merkeago.

(Tokia, eguna eta sinadura)

KONTRATISTEN SAILKAPENAREN INDARRA EGIAZTATZEKO EREDUA

Izena: .............................., I.F.Z.: ......, honen ordezkari: ......................................, haren I.F.Z.:....... deklaratzen du, Estatuko eta erakunde autonomoetako obra kontratisten behin betiko sailkapen sistemaren aplikazioa arautzen duen Ogasun Ministerioaren 1972ko azaroaren 16ko Aginduaren zazpigarren idatz-zatian xedatutakoa betez, 1972ko azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, bere ordezkatuaren behin betiko sailkapenaren ziurtagiriak, ondoan erantsita doanak, oso-osorik indarra duela, baita ziurtagiri horretarako oinarritzat hartutako zehaztasunek ere.

Eta horrela ager dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, honako hau luzatu dut, toki eta data hauetan: ...............

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0104660