72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Hasierako onespena xehetasun azterlanari

Vianako Udaleko jaun alkateak apirilaren 27an ebazpena eman zuen Vianako arau subsidiarioetako La Granja alderdiko UTC-1 unitateko xehetasun azterlana hasiera batez onesteko. Azterlan hori Murias Grupo Empresarial, S.L.k sustatu du.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Vianan, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0104572