72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

E D I K T U A

Jakinarazi nahi da ezinezkoa izan dela gero adieraziko diren pertsonei Udal honen jakinarazpen zuzena helaraztea, Udal honetan dauzkagun datuak ezezagunak direlako edo jakinarazpena hartzeari uko egin diotelako edo egun eta ordu desberdinetan egindako jakinarazpen-ahaleginek ez dutelako arrakastarik izan, inguruabar horiek guztiak espedientean azaltzen baitira. Horiek horrela, ediktu hau ematen da argitara eta ohartarazten zaie ezen honako hau argitaratu eta 15 eguneko epearen barnean interesatuak, berez edo haien ordezkarien bidez, agertzen ez badira, agerraldi horretan jakinarazpena egin dakien, hortik aurrerako diligentzia guztiak jakinarazi zaizkiela ulertuko dela.

Jakinarazten den egintza: biztanleen erroldako baja.

Daniel Hernández Cruz jauna.

Carmen de Jesús Calderón Merizalde andrea.

Ebazpen horen aurka errekurtso hauetako bat jarri ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Atarrabian, bi mila eta bateko apirilaren hogeita bostean. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0104567