72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

H.A.P.O.ko aldaketa puntuala AR2 banaketa eremuan (Karlos VII.aren kalean) unitateak birmugatzeko. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2001eko martxoaren 29ko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea H.A.P.O.ko aldaketa puntuala 2. banaketa eremuan (Karlos VII.aren kalean) unitateak birmugatzeko, inguruko garapen unitate hauek behar bezala kudeatzearren: UPP 21-4 (Sabeco), U.C.21-3 (Embutidos Irigoyen) eta A.R.2, hiruak A.R.2aren S.L.D.-1aren parte baitira, zein bere portzentajearen arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 146. artikuluan eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Hirigintzako Araudi Orokorraren 30.3an aurreikusitakoarekin bat.

Espedientea hirigintzako udal bulegoan dago, interesatuen eskura.

Lizarran, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0104451