72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

772/2001 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eulalia Monterrubio Murugarren andrea García Orcoyen Ospitaleko Ama-haurrendako Erizaintzako unitateburu izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du ahalmena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko buru gisa izendatzeko.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eulalia Monterrubio Murugarren andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, García Orcoyen Ospitaleko Ama-haurrendako Erizaintzako unitateburu izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileriaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bederatzian.-Osa- sunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0105868