72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

U.I.XXI-eko Z.1 Jarduketa Unitateko (Nafarroako Unibertsitatearen Campuseko U.E.P.S.) xehetasun azterlana Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2001eko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"José Luis Pascua Plaza jaunak, Nafarroako Unibertsitatearen izenean eta hura ordezkatuz, xehetasun azterlana tramitatzeko aurkezturik, haren hasierako onespena (RAL, 2000ko urtarrilaren 5a) jendaurrean egon da inork alegaziorik egin gabe. Horrenbestez, Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2001eko otsailaren 26ko txostenarekin bat, ebatzi dut:

1.-Behin betikoz onestea U.I.XXI-eko Z.1 Unitateko (Nafarroako Unibertsitatearen Campuseko U.E.P.S.) xehetasun azterlanaren testu bategina, hasierako onespenaren ebazpenean aipatzen ziren gorabehera batzuk zuzendu eta gero.

2.-Erabaki hau Nafarroako Gobernuari igortzea, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legeko (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 artikuluan eta 59.5eko a) idatz-zatian eta aplikatzekoa den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, eta jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesatu ezezagunentzat, eta, legezko moduan saiatu arren, jakinarazpena jasotzerik izan ez dutenentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0104352