72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hitzarmenaren berrespena, Sanduzelaiko B.E.P.B.ko "A" unitateko SS-9 lurzatia urbanizatzeko

Iruñeko Udalak, 2001eko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Jendaurreko epea iragan baita, 2001eko urtarrilaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka inolako alegaziorik jaso gabe, erabaki da berrestea Ana Saldaña Fernández andrearekin (Viviendas de Navarra, S.A.ren izenean eta ordezkari gisa) izenpetutako hitzarmena, Sanduzelaiko B.E.P.B.ko "A" unitateko S-9 lurzatia urbanizatzeko, espedientean dagoen txosten teknikoari jarraikiz."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bestela:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten den egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legeko (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 artikuluan eta 59.5eko a) idatz-zatian eta aplikatzekoa den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, eta jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesatu ezezagunentzat, eta, legezko moduan saiatu arren, jakinarazpena jasotzerik izan ez dutenentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0104350