72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak 2001eko martxoaren 7an eman ebazpena (12/EC), Udalaren jabetzari kalte egiteari buruzkoa, ezin izan denez jakinarazi, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko.

Ikusirik kalteak ordaintzeko errekerimenduaren Dañosa2001/2 espedientea, Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak 2001eko urtarrilaren 31ko ebazpenaren bidez irekia, Udaltzaingoak emandako partean oinarriturik, bertan jasotzen baita Marcos Francisco Pérez Cambra jauna gidaria izanik, Allianz-Ras etxeko asegurua zuen B-3500-SZ matrikulako ibilgailuarekin semaforo bati, seinale bati eta landareei kalte egin zitzaiela 2001eko urtarrilaren 6an. Ikusirik aginduzko entzunaldia eman zaiola, eta horren barrenean aurkeztu den alegazio idazkiak ez dituela argiketan aipatzen diren gertakariak eta egindako kaltea ordaindu beharra ukatzen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 117. artikuluko 2, 3 eta 4. idatz-zatietan xedatutakoari jarraikiz, Marcos Francisco Pérez Cambra jauna gertatutakoaren erantzule deklaratzea erabaki dut, eta 285.223 pezeta (1.714,22 euro) ordaintzera behartu, balio hori eman baitzaio egindako kalteari.

Diru hori Udalaren diruzaintzan utzi beharko da, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, jaso ditzakeen zehapenak galarazi gabe. Ordaintzeko epea iraganik, premiamenduko errekargua eta legezko korrituak sortuko dira.

Erabaki honetan eurotan agertzen diren kopuruak jakingarri gisa besterik ez dira ematen.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0104348