72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

684/2001 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Joaquín de Carlos Errea jauna Bideko Ama Birjina Ospitaleko Anestesia eta Erreanimazioko atalburu izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du ahalmena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko buru gisa izendatzeko.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Joaquín de Carlos Errea jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Anestesia eta Erreanimazioko atalburu izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamazazpian.-Osasunbi- dea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0105867