72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

307/2001 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana, 2001. urteko Nafarroako Jaialdien programa egiteko langileen zerbitzua kontratatzeko baimena ematen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, 2001. urteko Nafarroako Jaialdien programa egiteko langileen zerbitzua kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz :

-Kontratuaren xedea: 2001. urteko Nafarroako Jaialdien programa egiteko langileen zerbitzuak kontratatzea.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 12.000.000 pezeta.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko eguerdiko ordu bi eta erdiak baino lehen, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo Kalea, 8, 31001 Iruña).

-Eskaintzak jendeaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamenak aurkezteko aurreko atalean adierazi epea amaitu eta bigarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Kultura Zuzendaritza Nagusian, (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8).

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Kultura Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, 8).

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren zortzian.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendari Nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0106091