63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

2001eko karga-tasen onespena

Udalak, 2001eko martxoaren 2ko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1. Hirilurren gaineko ondasunendako ehuneko 0,43ko karga-tasa ezartzea.

2. Landalurren gaineko ondasunendako ehuneko 0,58ko karga-tasa ezartzea.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotari ehuneko 1,10eko karga-tasa aplikatzea.

4. Lizentziapeko instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergarako ehuneko 2,50eko karga-tasa finkatzea.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarako ehuneko 10eko karga-tasa ezartzea.

Bidaurretan, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0103249