63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Alkatetzaren ebazpena

Berriobeitiko Udaleko alkateak, 2001eko martxoaren 19an, xedapen zatian honela dioen ebazpena eman zuen:

Arrazoi pertsonalak direla bide, komenigarria da Berriobeitiko Udaleko lehen alkateordea, Ignacio Lázcoz Lizasoáin jauna, eskuordetzea alkatearen eginkizunak betetzeko.

Horren ondorioz, eta ikusirik, besteak beste, T.A.O.L.aren 23.3 artikuluak eta A.F.E.aren 47.ak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.ari buruz diotena, honen bidez ondokoa ebatzi dut:

Lehenengoa.-Ignacio Lázcoz Lizasoáin jauna, Gobernu Batzordeko kidea eta Berriobeitiko Udaleko lehen alkateordea, eskuordetzea alkatearen eginkizunak betetzeko.

Bigarrena.-Eskuordetzeak bere baitan hartzen ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmena eta hirugarrenengan eragina duten administrazio egintzak agintzekoa.

Hirugarrena.-Eskuordetzea eragingarria izan dadin, onartu beharko da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta horren berri emanen zaio osoko bilkurari hurrengo bilkuran.

Laugarrena.-Alkate eskuordeak egindako kudeaketen eta emandako xedapenen berri eman beharko dio ondotik alkatetzari, eta garrantzia duten erabakiak aldez aurretik jakinaraziko dizkio, A.F.E.ko 115. artikuluan aurreikusi moduan.

Aditzera ematen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearenn 13. artikuluak agindutakoa betez.

Berriobeitin, bi mila eta bateko martxoaren hemeretzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0103248