63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Kostuak banatzeko proiektua

Udalak, 2001eko martxoaren 12ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen ondoko proiektua hasiera batean onestea: "Kostuak banatzeko proiektua: gorozki-kolektorearen ponpaketarako eta pasabiderako azterlana, Ezpelura errekaren azpian, Donezteben". Francisco Javier Chocarro eta María Urmeneta arkitektoek egina da proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 144. artikuluari jarraikiz, jendaurrean paratuko da hamabost egun baliodunetan, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatu eskubidedunek egoki juzgatzen dituzten alegazio nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, bi mila eta bateko martxoaren hamalauan. Alkate udalburua, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: A0103245