63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Zarrakazteluko, Figarolgo, Melidako, Murillo el Frutoko eta Santakarako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena

Zarrakazteluko, Figarolgo, Melidako, Murillo el Frutoko eta Santakarako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen batzar orokorrak ondotik heldu diren erabakiak hartu zituen, 2001eko martxoaren 9an egin bilkuran:

1.-2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta betearazpen oinarriak hasiera batean onestea, erabateko gehiengoaz.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta entitateko iragarki oholean, herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten. Horretarako hamabortz egun balioduneko epea izanen dute hura argitaratzen denetik.

Argitara ematen da 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoa betez.

Zarrakaztelun, bi mila eta bateko martxoaren hamabortzean. Mankomunitateburua, Emiliana Salvoch Nicolao.

Iragarkiaren kodea: A0103241