63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Aurrekontuetako aldaketak behin betikoz onetsirik

Fontellasko Udalak 2000ko udal aurrekontu arrunta aldatzeko espedientea onetsi zuen, 2000ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran.

Espedientea idazkaritzan ikusgai egon da hamabortz egun baliodunetan, hasiera bateko onespenaren iragarkia 2001eko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean urtarrilaren 12an argitaratu eta biharamunetik hasita, baina interesatu edo herritar batek ere ez du erreklamaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin bat, espedientea behin betikoz onetsi da.

Hona hemen espedientean aipatzen diren aurrekontuko aldaketak:

-1210-62500 kontusaila. "Telefonogune digitala": 260.000 pezeta. Kreditu berezia, aurrekontu arrunteko 2. kapituluan (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) aurreikusi baino dirusarrera gehiago egiazki bilduta: finantzatua.

-3110-46300 kontusaila. "Gizarte zerbitzu oinarrizkoa": 70.000 pezeta. Kreditu berezia, aurrekontu arrunteko 2. kapituluan (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) aurreikusi baino dirusarrera gehiago egiazki bilduta finantzatua.

-520-13100 kontusaila. "Sorosleak": 100.000 pezeta. Kreditu berezia, aurrekontu arrunteko 2. kapituluan (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) aurreikusi baino dirusarrera gehiago egiazki bilduta finantzatua.

-4320-60100 kontusaila. "Espaloiak egitea": 725.000 pezeta. Kreditu berezia, aurrekontu arrunteko 2. kapituluan (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) aurreikusi baino dirusarrera gehiago egiazki bilduta finantzatua.

-431-60100 kontusaila. "Plazarako harmailak": 1.130.000 pezeta. Kreditu berezia, aurrekontu arrunteko 2. kapituluan (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) aurreikusi baino dirusarrera gehiago egiazki bilduta: finantzatua.

Fontellasen, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: A0103240