63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Aurrekontuetako aldaketak behin betikoz onetsirik

Fontellasko Udalak 2000ko udal aurrekontu arrunta aldatzeko espedientea onetsi zuen, 2001eko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran.

Espedientea idazkaritzan ikusgai egon da hamabortz egun baliodunetan, hasiera bateko onespenaren iragarkia otsailaren 21ean 2001eko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, baina interesatu edo herritar batek ere ez du erreklamaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin bat, espedientea behin betikoz onetsi da.

Hona hemen espedientean aipatzen diren aurrekontuko aldaketak:

-4320 62102 kontusaila. "Hornidura eta saneamendu sareen bigarren fasea": 27.500.000 pezeta. Kreditu berezia, honela finantzatua: batetik, aurrekontuan sartu gabeko dirusarrera berri hauen bidez: 75505 kontusaila, "Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, sareen bigarren faserako"; 76302 kontusaila, "Tuterako Ur Batzordearen dirulaguntza, sareen bigarren faserako"; eta 60000 kontusaila, "Orubeen salmenta", hurrenez hurren 3.000.000, 15.000.000 eta 8.451.000 pezeta egiten baitute; eta bertzetik, 1., 2. eta 3. kapituluetan aurreikusi baino dirusarrera gehiago egiazki bilduta, 410.000, 279.000 eta 360.000 pezeta hurrenez hurren.

-1210-60100 kontusaila. "Biltokia berritzea": 1.375.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, aurrekontuan sartu gabeko dirusarrera berri honen bidez finantzatua: 60000 kontusaila, "Lurren salmenta", zenbateko berdina egiten baitu.

-0110-3 1002 kontusaila. "50 milioi pezetako mailegua Banco de Crédito Localekin, korrituak ": 320.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kreditu hauen deuseztapenaren bidez finantzatua: 1210-12004 kontusaila, "Idazkaria", eta 6110-46200 kontusaila, "Kontu hartzailea", hurrenez hurren, 220.000 eta 100.000 pezeta egiten baitute.

-0110.34900 kontusaila. "Bankuetako bertze gastu batzuk": 40.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kreditu honen deuseztapenaren bidez finantzatua: 1210-226610 kontusaila, "Lan arloko aholkularitza", zenbateko berdina egiten baitu.

-0110-31003 kontusaila. "23 milioi pezetako mailegua Banco de Crédito Localekin, korrituak ": 145.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kreditu honen deuseztapenaren bidez finantzatua: 1210-22001 kontusaila, "Bulegoko material arrunta", zenbateko berdina egiten baitu.

-1210-48900 kontusaila. "EDER eta Nafarroako Udalerrien Elkarteko kuotak": 15.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kreditu honen deuseztapenaren bidez finantzatua: 1210.22202 kontusaila, "Kabina publikoko telefonoa", zenbateko berdina egiten baitu.

-4520-13103 kontusaila. "Igerilekuetako arduraduna": 120.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kreditu honen deuseztapenaren bidez finantzatua: 1210-22110 kontusaila, "Biltokiko argindarra", zenbateko berdina egiten baitu.

-4531-22607 kontusaila. "Bestak": 1.400.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kreditu hauen deuseztapenaren bidez finantzatua: 1210-23001 kontusaila, "Korporaziokideen bidai-sariak", eta 1210.22110 kontusaila, "Biltokiko argindarra", hurrenez hurren, 1.300.000 eta 100.000 pezeta egiten baitute.

-6130-22608 kontusaila. "Derrigorrezko Dirubilketako agentea (Geserlocal)": 160.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kreditu honen deuseztapenaren bidez finantzatua: 3140-16001 kontusaila, "Lan-kontratudunen gizarte segurantza", zenbateko berdina egiten baitu.

Fontellasen, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: A0103239