63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Aldaketa plantilla organikoan

Lizarrako Udalak, 2001eko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Lizarrako Udalaren plantilla organikoan aldaketa hauek egitea:

a) Lizarrako Udalaren udaltzain izateko bi plaza huts sortzea, D mailakoak, maila horri dagozkion lansariak erantsita.

b) Lizarrako Udalean udaltzain laguntzailea izeneko figura sortzea, D mailakoa, administrazio-kontratua eginez behar den jendea hartzeko, udaltzainen plazak hutsik gelditu edo plazaren jabeak falta direnean, edozein delarik arrazoia, egoera horrek dirauen bitartean, eta huts horiek beste udaltzainek bete ezin badituzte.

c) Udaltzainen bi plaza (erabakiko da zein) alkatetzako segurtasunerako atxikitzea, dedikazio esklusiboagatik ehuneko 55eko osagarria erantsiz eta lanpostuko osagarriari ehuneko 5 gehituz.

2. Plantilla organikoan egindako aldaketaren espedientea jendaurrean egotea, entitate honetako Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean jarri ondotik, interesatuek hura aztertu eta iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Inork erreklamaziorik egiten ez badu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.3 artikuluarekin bat, aldaketa hau behin betikoa dela ulertuko da, jendaurreko epea iragan eta gero.

Lizarran, bi mila eta bateko martxoaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0103095