63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Hasierako onespena, Los Arcosko Arau Subsidiarioetako U.A.10.2 unitatearen mugapenaren aldaketari eta xehetasun azterlanari

Los Arcosko Udalak, 2001eko urtarrilaren 24an egin bilkura arruntean, erregelamenduzko quorumarekin, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea Los Arcosko Arau Subsidiarioetako U.A.10.2 unitatearen mugapena aldatzeko eta xehetasun azterlanerako espedientea, Construcciones Blasco Cirauqui, S.L.ek sustatua, eta jendaurrean paratzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 115 eta 116. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Los Arcosen, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: a0103092