63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E T I

2000ko kontuak

Kontzeju honek, 2001eko otsailaren 16an egin bilkuran, bertaratu ziren guztiek aho batez hala erabakita, eta, beraz, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 2000ko kontuen espedientea onetsi zuen.

Hori ematen da argitara, indarra duen legedian xedatutakoa betetzeko. Bidezko interesa dutenek Kontzejuko idazkaritzan aztertzen ahal dute espedientea, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 305. artikuluan.

Berriobeitin, bi mila eta bateko otsailaren hemezortzian. Kontzejuburua, Alicia Amezgaray Legarrea.

Iragarkiaren kodea: a0103091