63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Hasierako onespena, UO14 MA unitateko 703. lurzatiaren xehetasun azterlanari

Arangurengo Udaleko alkate udalburuak, abenduaren 20an, ebazpena eman zuen Arangurengo Udalaren Hirigintza Arauetako UDO14 MA unitateko 703. lurzatiaren xehetasun azterlana, Luis Rodríguez Tríasek sustatua, hasiera batez onesteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz egun indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mutiloabeitin, bi mila eta bateko martxoaren hogeian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: a0103089