63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

371/2001 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Antonio Gerardo Pisabarro de Lucas jauna, lehiaketaren ondorioz, "Mikrobiologia" jakintza arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

2000ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bidez unibertsitateko irakasleen kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketara deia egin zen (maiatzaren 23ko "E.A.O."n argitaratua). Ikusirik, lehiaketa epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du Nekazaritzako Produkzioaren Sailari atxikitako "Mikrobiologia" jakintza arloan Antonio Gerardo Pisabarro de Lucas jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Ebazpen honen kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, "E.A.O."ean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hamarrean.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0104368