63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

Hasierako onespena, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrari

Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2001eko otsailaren 8an egin batzarrean, hasiera batez onetsi zuen 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hona hemen laburpena:

DIRUSARRERAK:

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren prezio publikoak: 1.000.000 pezeta.

Programa orokorrerako dirulaguntza: pezetak 3.600.000.

Droga-mendekotasunei aurrea hartzeko programarako dirulaguntza: 3.700.000 pezeta.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzurako dirulgauntza: 16.200.000 pezeta.

Udalen ekarpenak: 77.280.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 77.280.000 pezeta.

GASTUAK:

Gobernu organoak: 315.000 pezeta.

Administrazio orokorra: 9.194.000 pezeta.

Programa orokorra: 12.122.000 pezeta.

Aurrea hartzeko programa: 19.866.000 pezeta.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren programa: 35.683.000 pezeta.

Finantzen administrazioa: 100.000 pezeta

Gastuak, guztira: 77.280.000 pezeta.

Argitara ematen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.ari eta haiekin bat heldu diren gainerakoei jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Berriozarren, bi mila eta bateko martxoaren hamabian. Mankomunitateburua, Francisco Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: A0102849