63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2001eko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen herriko zenbait kale oinezkoendako bihurtzeari dagokionez:

Lehenik.-Concaera, Arbolancha eta Tornamiras kaleak oinezkoendako bihur daitezen onestea (Merced kalearen elkarguneraino), Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 25.2.b) artikuluak eta Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 7.b) artikuluak Udalei ematen dizkieten eskumenak erabiliz. Trafikoarendako irekita egonen da Muro kaletik, zamalanak egiteko, goizeko 8etatik 11etara, lanegunetan.

Kale horietan erroldatuta dauden bizilagunei urrutiko managailua ematea, ibilgailua Tuterako Zirkulazioaren gaineko zergaren erroldan alta emanik baldin badute, kale horietako batean, oinezkoendako kale horietara sar daitezen, lanegunetarako goizean ezarritako ordutegi orokorrean izan ezik eta soilik zamalanak egiteko. Ezingo dute inola ere kale horietan aparkatu.

Bigarrenik.-Orobat, onestea Mercadal plaza eta Mercado Viejo, Chapinerías, Bóveda, Burgaleta eta Leache kaleak oinezkoendako bihurtzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 25.2.b) artikuluak eta Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 7.b) artikuluak Udalei ematen dizkieten eskumenak erabiliz.

Urrutiko managailua edo txartel bat ematea kale horietan erroldaturik dauden bizilagunei, baldin eta ibilgailuak kale horietan erroldaturik badituzte, eremu horretara Herrerías kaletik hasita Bóveda kalean zehar sartu eta irtetea eragotziko duten mutiloi ezkutagarriei eragiteko. Orobat, denda, taberna eta abarren titularrei ere emanen zaie, Udalaren jarduera lizentzia baldin badute, bai eta baimendutako pasabideen titularrei ere. Ezingo dute inola ere aparkatu.

Hirugarrenik.-Kasu horietan bietan urrutiko managailuak emanen zaizkie segurtasun eta osasun larrialdietako zerbitzuei, bai eta suhiltzaileenei ere, oinezkoendako bi eremu horietan sartu ahal izateko.

Laugarrenik.-Erabaki hau jendaurrean jartzea hogeita hamar egunetan, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia jarrita, espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin daitezen. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49 c) artikuluan, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak emandako testuaren arabera, xedatutakoari jarraituz, erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordura arte behin- behinekoa zen erabakia behin betikotzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko martxoaren batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0102801