63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

E D I K T U A

Erriberriko Udaleko alkateak, dataren egunean, honako ebazpen hau eman du:

64/2001 Ebazpena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen aurkako arau-hausteengatik zehapen espedienteak egin ahal izateko,

Ebatzi dut:

Prozeduren instruktore izendatzea Angel Guerrero Carabantes eta Francisco Javier Montoya Ujué jaunak, txandaka.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat para daiteke aukeran:

1.-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

2.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

3.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik.

Erriberrin, bi mila eta bateko martxoaren bederatzian. Alkatea, María Carmen Ochoa. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0102797