63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Laudo diktatuak.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, Snacks 3, S.L. enpresaren aurka José Ignacio De Miguel Ledesma jaunak (Transportes Frigoríficos De Miguel, S.L.ren izenean) sustatutako 624. erreklamazio espedienteari buruz 2001eko martxoaren 13an emandako arbitraje laudoarena, idazki honen bidez aipatu legeriaren 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordeak laudo hau eman du:

2001eko martxoaren 13an, Arbitraje Batzordea kide hauekin osatu zen Iruñean: batzordeburua, María Carmen Machiñena Solera andrea; batzordekideak, Administrazioaren ordezkariak, Jesús Posadas Martínez eta María José Echeverría Marturet jaun-andreak, eta errepideko salgaien garraio publikoko enpresen ordezkaria, Antonio Fernández Fernández jauna; zamaketarien ordezkaria, Jesús Ros Argandoña jauna; 417.600 pezeta gehi berandutza korrituak azaltzen dituen espedienteari buruzko eztabaidaren berri izateko. Arbitraje Batzorde honek bere erabakian adierazi du José Ignacio De Miguel Ledesma jaunak (Transportes Frigoríficos De Miguel, S.L.ren izenean) sustatu erreklamazioa zuzenbidekoa dela, eta, hortaz, Snacks 3, S.L. enpresa kondenatu du 417.600 pezeta ordaintzera eta, horretaz gainera, 2000ko maiatzaren 15etik urte bereko abenduaren 31ra arte sorturiko legezko atzerapen korrituak (% 4,25), eta 2001eko urtarrilaren 1az geroztik sorturikoak (% 5,50).

Eta hori adierazten dizut, behar diren ondorioak izan ditzan. Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea: María Carmen Machiñena Solera, Jesús Posadas Martínez, María José Echeverría Marturet, Antonio Fernández Fernández eta Jesús Ros Argandoña jaun-andreak.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hamarrean.-Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: a0104654