63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, autonomoendako dirulaguntzak ematearen gainean Fermín Lasquibar Inchausti jaunak 2001- 03-14an aurkeztutako alegazioei buruz (26.026 espediente zenbakia, 27.396 eskabidea). Horiek horrela, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko:

"Enplegua sortzeko laguntzak arautzen dituen uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretua aplikatuz, eman zitzaion dirulaguntza dela-eta, jakinarazten diogu, erakunde honek jasotako informazioaren arabera, egiaztatu dela Langile Autonomoen Araubide Berezian edo dagokion Lanbide Elkargoan baja hartu zuela, 37 hilabeteko arau-haustearekin, foru dekretu horren 24. artikuluan ezarri bezala.

Emandako dirulaguntza baliogabetu eginen da, aurrekoa bete ez delako, eta, "urtero eta 37 hilabetetan, lizentzia fiskalaren, Autonomoen Araubide Bereziaren edo dagokion Lanbide Elkargoaren ordainketak egunean egin izanaren ziurtagiririk edo egiaztagirik aurkeztu ez duelako".

Hori guztia jakinarazi da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 84. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Halaber, egoki jotzen diren agiri eta egiaztagiriak aurkezten ahal dira, 15 egun baliodunetan, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik."

Eta aipatutako enpresa, azken helbidea Zizur Nagusiko (Nafarroa) Santa Krutz kaleko 23-3.ean zuena, egun toki ezezagunean dagoenez, haren legezko ordezkariari aipatu alegazioa (2001-03-14) jakinarazten zaio ediktu honen bidez, eta ohartarazten zaio eskuragai duela Lan Harremanen Atalean (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña) haren kopia bat, behar diren ondorioetarako."

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamalauan.-Enplegurako Laguntzen atalburua, Federico Ibaibarriaga Pérez.

Iragarkiaren kodea: a0103861