63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Juan Carlos Cardenas Manzano jaunari Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik irekitako 22/00 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa.

144/2001 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Juan Carlos Cárdenas Manzano jaunari Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik zehapena jartzen diona.

Juan Carlos Cárdenas jaunari irekitako 22/00 zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren maiatzaren 30eko 604/2000 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, El Robledo ehiza erreserban eta Lasiako Arroako natur erreserban ehizan aritzeagatik, ehizarako lizentziarik eta Zuñigako barrutiko txartelik izan gabe eta argi artifiziala (motorraren argia) erabiliz, hori guztia Foruzaingoak 2000ko urtarrilaren 15ean jarritako salaketaren ondorioz.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Juan Carlos Cardenas Manzano jaunari Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak maiatzaren 30ean irekitako zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Hortaz, Administrazioaren Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko, argitara eman zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aipatu Foru Legea, hain zuzen ere 2000ko azaroaren 17koan (139 zk.), eta 15 eguneko epea eman alegazioak aurkez zitezen.

Salatuak ez zuen alegazio idazkirik aurkeztu horretako denboran, beraz, abian dagoen administrazio prozedura zehatzaileak aurrera jarraitzen du, eta kargu plegua bere horretan mantenzen da.

Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Juan Carlos Cárdenas jaunari 370.003 pezetako isuna jartzea eta ehiza baimena kentzea edo, hala balitz, hura lortzeko hiru urtez desgaitzea, egindako arau- hausteengatik, aipatu Foru Legearen 122. a), b) eta c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horrexen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

Desgaituak lizentzia utzi beharko du, arau-hausteak egin ondotik lortua badu, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, Ehiza eta Arrantza Atalean, Alondegi, 1, 1. solairua, edota bere helbidetik hurbilen dagoen Goardia Zibilaren koartelean. Desgaitzeko aldia hasiko da zehapenak administrazio bidean irmo bilakatu eta biharamunean.

2. Aipaturiko Foru Legearen 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindua jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, bai eta tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta deskribatu den murrizte hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta, horrekin batera, isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, Foru Agindu hau administrazio mailan irmoa izaten den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

5. Foru Agindu honen berri ematea espedientea ireki zaionari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan. Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren zortzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0103757