63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, prozedura sumarioaren hasierari dagokiona. Beraz ediktu honen bidez betetzen da indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa.

"Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 28.2 artikuluan arau-hauste arinetarako aurreikusita dagoen prozedura sumarioari jarraikiz, 21/2001 zehapen espedientea hasi da Sergio Domínguez Lapuerta jaunaren aurka, NAN zk. 72.786.048, helbidea: Teatro kalea, 16-2.a F, Calahorra (Errioxa), 2001eko martxoaren 15ean Fiteron egindako burtziketan gertatutakoa ikusita, Foruzaingoak jarritako salaketaren ondorioz, ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 84.5 artikuluan xedatutakoaren aurkako arau-haustea egin zuelakoan. Arau-hauste hori arintzat hartu da Erregelamenduko 95.4.e) artikuluan eta, horren arabera, 10.000 eta 75.000 pezeta bitarteko isuna dagokio (aipatu Foru Dekretuaren 98.4 artikulua). Salatuari jakinarazten zaio hamar eguneko epea izanen duela egoki iruditzen zaiona alegatzeko eta, nahi izanez gero, bidezko frogak proposatzeko.

Halaber, jakinarazten zaio Purificación González Merchán andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren atalburua, izendatu dutela instruktore eta Pilar Alvarez Asiain andrea idazkari.

Salatuak funtzionario horiek errefusa ditzake, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bederatzian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren".

Iragarkiaren kodea: A0104499