63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

293/2001 EBAZPENA, martxoaren 23ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, maila ez-unibertsitarioetako irakaskuntza itunduari 2001eko bigarren bihilekoari dagozkion dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematen duena.

2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legeak, 35. artikuluko 3. idatz-zatian, ezartzen du finantzatuko direla Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko hirugarren xedapen gehigarriko 3 e) idatz-zatian aipatzen diren orientazio edukatibo, psikopedagogiko eta profesionalen zerbitzu espezializatuak. Ezartzen du, bestetik, profesional bat izendatuko dela ikastetxe itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Erdi edo Goi Mailako Heziketa Zikloetan eta Lanbide Hastapeneko Programetan 25 unitate itunduko multzo bakoitzerako.

Bestalde, maiatzaren 9an eman eta maiatzaren 22ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako 169/2000 Foru Aginduak deialdi publiko bat onetsi zuen 18/1999 Foru Legeko 36.6 artikulua garatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eta sozialki desfaboratutako gutxiengo etniko edo kulturaletakoei kasu egitea helburu.

Departamentu honetako Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Dirulaguntzak Emateko Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu, 2001. urteko bigarren bihilekorako ordain dakizkiela Nafarroako ikastetxe itunduei hezkuntza premia bereziekiko ikasleei kasu egiteko langile osagarriendako dirulaguntzak. Dirulaguntza horiek abuztuaren 1eko 683/2000 Ebazpenaren bidez onetsi ziren (abuztuaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 105. zk.), urriaren 16ko 861/2000 Ebazpenaren bidez osaturik eta azaroaren 17ko 1021/2000 Ebazpenaren bidez zabaldurik.

Proposatu ere du epe bererako ordain daitezela apezgaitegiei dagozkien dirulaguntzak, azaroaren 9an eman eta abenduaren 6ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 608/1995 Foru Aginduaren bidez arautuak, hala nola apezgaitegietako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza orientazioko zerbitzu espezializatuei dagozkienak.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkadan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irakaskuntza pribatu itunduari eta ekimen sozialeko ikastetxeei dirulaguntza gisa 60.756,81 euro (10.109.082 pezeta) ordaintzeko gastua onestea eta 60.756,81 euro (10.109.082 pezeta) ordaintzeko agindua ematea, I. eranskinean aipatzen den zenbatekoan, 2001eko bigarren bihilekoan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei kasu egiteko langile osagarriei eta apezgaitegietako orientazio zerbitzukoei pagatzeko.

2. Apezgaitegiei dirulaguntza gisa 81.962,37 euro (13.637.391 pezeta) ordaintzeko gastua onestea eta kopuru hori bera ordaintzeko agindua ematea, II. eranskinean zehazten den zenbatekoan, 2001ko bigarren bihilekorako.

3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren pagamenduak egin ditzala, gastu aurrekontu indarduneko kontusail hauetatik:

10.109.082 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Lehen Hezkuntzan" izeneko 41610-4811-422200 kontusailaren bizkar.

6.066.81 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko zikloan" izeneko 41610- 4811-422800 kontusailaren bizkar.

6.338.252 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan" izeneko 41610-4811-422802 kontusailaren bizkar.

1.233.058 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Batxilergoan" izeneko 41610-4811-422300 kontusailaren bizkar.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntzako Itunen Bulegora, eta ikastetxe interesatuei banan-banan jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

I. ERANSKINA

Irakasleez besteko langileentzako dirulaguntzak - 2001eko bigarren bihilekoa - 2000/2001 ikasturtea

Q2800253 C ALTSASU SAGRADO CORAZON APEZGAITEGIA - - - 6 - - - 1.171,02 1.171,02 194.841

F31081342 ALTSASU IÑIGO ARITZA IKASTOLA 5 - - - 628,30 - - - 628,30 104.540

Q3100160 E BARAÑAIN SANTA LUISA DE MARILLAC 23 30 - - 2.912,03 1.864,20 - - 4.776,23 794.698

Q3100183 G BERA JESUSEN BIHOTZA 4 - - - 506,44 - - - 506,44 84.265

Q3100141 E BURLATA AMOR DE DIOS 5 - - - 628,30 - - - 628,30 104.540

A31013774 BURLATA IRABIA 2 - - - 262,30 - - - 262,30 43.643

Q3100130 H BURLATA NOTRE DAME 5 - - - 633,05 - - - 633,05 105.331

Q3100186 J BURLATA REGINA PACIS 14 30 - - 1.772,54 2.123,60 - - 3.896,14 648.263

G31097165 ELIZONDO BAZTAN - - 15 - - - 2.675,40 - 2.675,40 445.149

Q3100134 J LIZARRA SANTA ANA 5 - - - 671,15 - - - 671,15 111.670

F31081342 ETXARRI-ARANATZ ANDRA MARI IKASTOLA 2 - - - 274,60 - - - 274,60 45.690

A28126597 UHARTE MIRAVALLES - 30 - - - 1.864,20 - - 1.864,20 310.177

G31109309 LESAKA TANTIRUMAIRU 2 - - - 253,22 - - - 253,22 42.132

Q3100169 F LODOSA LA MILAGROSA - 39 - - - 2.929,29 - - 2.929,29 487.393

Q3100267 H MUTILOABEITI LUIS AMIGO 5 10 - - 633,05 621,40 - - 1.254,45 208.723

P3120100 G IRUÑA AMAIUR 2 - 5 - 253,22 - 860,95 - 1.114,17 185.382

Q3100126 F IRUÑA CALASANZ 12 59 - - 1.452,45 3.647,93 - - 5.100,38 848.632

Q3100221 E IRUÑA CARDENAL LARRAONA 11 30 - - 1.392,71 1.864,20 - - 3.256,91 541.904

Q3100117 E IRUÑA HIJAS DE JESUS 10 39 - - 1.280,70 2.929,29 - - 4.209,99 700.483

Q3118812 A IRUÑA NTRA. SRA. DE LA COMPASION 10 - - - 1.403,80 - - - 1.403,80 233.573

Q3100150 F IRUÑA SAGRADO CORAZON 2 30 - - 280,76 1.909,30 - - 2.190,06 364.395

F31074081 IRUÑA SAN CERNIN 4 - - - 524,60 - - - 524,60 87.286

Q3100065 F IRUÑA SAN IGNACIO 14 15 - - 1.772,54 920,25 - - 2.692,79 448.043

Q3100011 J IRUÑA SANTA CATALINALABOURE 2 - - - 253,22 - - - 253,22 42.132

Q3100004 E IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 9 - - - 1.124,91 - - - 1.124,91 187.169

Q3100133 B IRUÑA SANTA TERESA DE JESUS 17 - - - 2.124,83 - - - 2.124,83 353.542

Q3100205 H IRUÑA SANTISIMO SACRAMENTO 6 - - - 759,66 - - - 759,66 126.397

Q3100144 I IRUÑA SANTO TOMAS 17 79 - - 2.229,55 5.031,52 - - 7.261,07 1.208.140

Q3100136 E IRUÑA URTSULINAK 2 - - - 253,22 - - - 253,22 42.132

Q3100082 A GARES AITA ERREPARADOREEN

APEZGAITEGIA - - - 4 - - - 772,44 772,44 128.523

Q3100137 C TUTERA ANUNCIATA 2 11 - - 249,98 683,54 - - 933,52 155.325

Q3100145 F TUTERA COMPAÑIA DE MARIA - 25 - - - 1.553,50 - - 1.553,50 258.481

G31499395 ATARRABIA ANGEL DE ARALAR - 39 - - 2.405,13 - - 2.405,13 400.180

Q3100093 H ATARRABIA LA PRESENTACION 3 - - - 398,52 - - - 398,52 66.308

GUZTIRA 195 466 20 10 24.929,65 30.347,35 3.536,35 1.943,46 60.756,81 10.109.082

II. ERANSKINA

Apezgaitegientzako dirulaguntzak DBHn eta Batxilegoan - 2001eko bigarren bihilekoa - 2000/2001 ikasturtea

Q2800253 C ALTSASU SAGRADO CORAZON 73 - 36 1 - 4.299.261 - 2.453.521 1.703.823 - 50.825,22 8.456.605

Q3100082 A GARES AITA ERREPARADOREAK 30 - 32 - 23 1.766.820 - 2.180.908 - 1.233.058 31.137,15 5.180.786

GUZTIRA EUROTAN 103 - 68 1 23 36.457,88 - 27.853,48 10.240,18 7.410,83 81.962,37 13.637.391

GUZTIRA PEZETATAN 6.066.081 4.634.429 1.703.823 1.233.058

Iragarkiaren kodea: A0103276