63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

277/2001 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2001eko bigarren seihilekorako "Esan, telefono gaztea" programako laguntzaren zerbitzuko espedientea onesten duena.

-Xedea: 2001eko bigarren seihilekorako "Esan, telefono gaztea" programako laguntzaren zerbitzua kontratatzea.

-Epea: 2001eko ekainaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

-Prozedura: lehiaketa publikoa, presako izapidaketa.

-Eskaintzak: gehienez 7.000.000 pezeta, 42.070,45 euro, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamahirugarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko erregistroan, Iruñeko Arrieta kaleko 25ean (31002 posta kodean).

-Agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hirugarren egun naturaleko 14:00etan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Lehiaketa arautuko duten administrazio klausula eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: A0105106