63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U Ñ I G A

Oihan enkantea % 10 merkeago

Zuñigako Udalak, behar bezala baimendurik, oihan aprobetxamendu hau atera du enkante irekira, plegu itxien bidezko prozeduran:

Erce alderdia (19ha), Pinus nigra, 2.466 pinu, 863,5 m3 egiten dutenak.

Prezioa: 3.887.500 pezeta + BEZa.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Zuñigako Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau argitaratu eta 20 egun naturaleko epean. Haiekin batera hasierako prezioaren ehuneko 10 (388.750 pezeta) udal diruzaintzan pagatu direla frogatzen duen agiria ere aurkeztuko da, behin-behineko berme gisa, txeke baten bidez edo esku dirutan. Baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak idazkaritzan daude ikusgai.

Zuñigan, bi mila eta bateko maiatzaren lauan. Alkatea, Luis Abel Remiro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: a0104891