63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Herrilarreak esleiturik 2001-2009 denboraldirako, herritarrendako esleipen zuzenaren bidez

Hamabost egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, eskabideak aurkeztu ahalko dira Barásoaingo Udaleko herrilarreen aprobetxamendua esleitzeko, 2001-2009 denboraldirako eta herritarrendako esleipen zuzenaren bidez.

Indarra duen araudian eta herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako legezko baldintzak betetzen dituzten interesatuek eskabideak aurkeztu ahalko dituzte Barásoaingo Udaleko idazkaritzan, jendeari harrera egiteko ordutegian, 11,00etatik 12,30ak arte, astelehenetik ostiralera.

Prozedura honen bidez esleitzen ez diren loteak enkante publikoaren bidez esleituko dira, indarra duen araudiari jarraikiz.

Barasoainen, bi mila eta bateko maiatzaren lauan. Batzordeburua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: a0104837