63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

59/2001 Ebazpena

Hiri hondakinen zerbitzuen finantzabideak arautzeko Ordenantzak bere II. eranskinean 4 erabilpen kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedeaz, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. Ekitaldi bakoitzean aplikatzen diren koefizienteak urriko hilabetean dauden katastroko balioak kontuan hartuz onartzen dira. Horregatik, Ordenantzak zera aurreikusten du, "2001.eko ekitaldian baloratze-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan".

Tracasa enpresak helarazi jakinarazpenaren arabera, ondorengo udalerrietan balorazio-ponentzia berriak onartu izan dira:

Beriain, Burlata, Ziritza, Legarda, Olaibar, Ollo eta Oltza.

Zerbitzu teknikoek indize zuzentzaile berriak zenbatesteko beharrezko egiaztapenak burutu dituzte.

Horien denen kariaz, honakoa

Ebatzi dut:

1.-Ondorengo udalerrien 4 erabilpen kodeari (etxebizitza) dagozkion indize zuzentzaile berriak onartzea:

Udalerria: Beriain. Indize berria: 1,65. Aldaturiko indizea: 1,70

Udalerria: Burlata. Indize berria: 0,76. Aldatutako indizea: 1,46.

Udalerria: Ziritza. Indize berria: 1,37. Aldatutako indizea: 1,85.

Udalerria: Legarda. Indize berria: 2,57. Aldatutako indizea: 3,70.

Udalerria: Olaibar. Indize berria: 1,65. Aldatutako indizea: 1,71.

Udalerria: Ollo. Indize berria: 2,30. Aldatutako indizea: 2,97.

Udalerria: Oltza. Indize berria: 1,10. Aldatutako indizea: 1,13.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita bostean. Mankomunitateburua, Javier Iturbe Ecay.

Iragarkiaren kodea: A0104836