63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R O I T Z

Ikastetxe publikoko obrak

Xedea: Arroizko ikastetxe publikoan zimenduen asentamenduak konpontzeko eta estalkia nahiz instalazio elektrikoa berritzeko obrak kontratatzea.

Prozedura eta esleipen bidea: enkantea, presako tramitazioa.

Aurrekontua: 23.186.293 pezeta, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena eta epea: Udalaren erregistro orokorrean, 13:00ak arte eta hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: Udalak onetsitako klausula administratibo eta partikularren pleguan eskatzen diren horiexek.

Eskaintza ekonomikoen gutunazalak noiz eta non irekiko: jendaurrean irekiko dira, Arroizko Udaletxeko bilkuren aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun naturaleko 18:30etan.

Pleguak eta proiektu teknikoak udal bulegoetan daude aztergai eta kopiak Sericolor dendan lortu ahalko dira, Urederra Plaza, 7, Lizarra).

Arroitzen, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Antonio Barbarin Garísoain.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ................., N.A.N.: ................, bizilekua; kalea: ............., Zk.: ........, herria: ........... p.k.: ........ telefonoa: .......... nire izenean edo ondokoa ordezkatuz: .............., N.A.N./I.F.K.: ............., bizilekua; kalea: ............ Zk.: ......., herria: ......., P.K.: ......, telefonoa: ..........

Arroizko Ikastetxe Publikoan zimenduen asentamenduak konpontzeko proiektuko eta estalkia nahiz instalazio elektrikoa berritzeko proiektuko obren kontratazioa esleitzeko izapidatu den prozedura ezaguturik, obra horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut ............ (letraz eta zenbakiz) ........... pezetaren aldera, BEZa barne, hots, ehuneko ........... merkeago.

..........., 2001eko maiatzaren ....(e)an.

(Sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0104741