63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A U R R E A G A I N A

Ehiza barrutia enkantean

Udalak, 2001eko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, enkante publikoa egitea erabaki zuen NA-10.292 matrikulako ehiza barruti publikorako eskubidea esleitzeko, berea baita barrutiaren titulartasuna.

Enkantearen prozedura: ahozko posturen bidez.

Adjudikazio epea: lau ehiza denboraldi.

Hasierako prezioa: 3.000.000 pezeta (gehi BEZa) ehiza denboraldi bakoitzeko.

Enkanterako lehenbiziko deia jendaurrean eginen da Herriko Etxeko batzar aretoan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaborzgarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Enkantea zuzenduko duen baldintzen plegua, Udalak onetsia, interesatuen eskura egonen da Udaleko idazkaritzan (tel: 948 769039), astearte, ortzegun eta ortziraletan, 11:00etatik 14:00etara.

Abaurregainen, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian. Alkatea, Marino Lorea Arregui.

Iragarkiaren kodea: A0104545