63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D I A I N

Oihan enkantea, ehuneko hamar merkeago

Urdiaingo Udalak, 2001eko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, lehenbiziko enkantea eman gabe gelditu zenez, berriz ere enkante egitea erabaki du, hasierakoa baino ehuneko hamar merkeago, 620 pago eta haritz enkantean saltzeko.

Hasierako prezioa, beherapena eginda: 3.342.465 pezeta.

Enkantean parte hartzeko interesa dutenek beren eskaintzak aurkeztu beharko dituzte, betiere espedientean dagoen ereduari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte.

Proposamenak orduantxe irekiko dira.

Enkantea zuzenduko duen baldintzen plegua Udalaren bulegoetan dago, interesatuen eskura.

Urdiainen, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian. Alkatea, Iñigo Etxeberría Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0104544