63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Kontratua, golf zelaia (18 zulorekin eta 27raino handitzeko) egiteko oinarrizko proiektua prestatzeko

Tuterako Udalaren Gobernu Batzordeak, 2001eko apirilaren 27ko bilkuran, Tuteran (Nafarroa) golf zelaia egiteko oinarrizko proiektua prestatzeko kontratuaren espedientea onetsi zuen. Hasierako prezioa, gehienez ere, 6.500.000 (sei milioi eta bostehun mila) pezetakoa da, alegia, 39.065,79 euro.

Prozedura: lehiaketa irekia eta presako tramitazioa.

Behin-behineko fidantza: 200.000 pezeta (berrehun mila pezeta, alegia, 1.202,02 euro).

Erosketa gauzatzeko epea: 45 egun natural.

Eskaintzen edo proposamenen aurkezpena: Tuterako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hamahiru egun naturaleko epean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 13:30ak arte. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Baldintzen plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udalaren Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Mendiak).

Tuteran, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Zinegotzi eskuordea.

Iragarkiaren kodea: A0104543