63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

657 EBAZPENA, 2001eko martxoaren 20koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Aralar mendian Nafarroako Oihan Ondareko aprobetxamendu bat onetsi eta enkante publikoaren bidez saltzeko baimena ematen duena. 4.078 bago ditu eta 2.417 metro kubiko zur, 228 metro kubiko enbor txiki eta 404 metro kubiko egur egiten du. 20.958.000 pezetan baloratua dago.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Aralar mendian Nafarroako Oihan Ondareko oihan aprobetxamendu bat enkante publikoaren bidez saltzeko deia egin du. Aprobetxamenduak 4.078 bago ditu eta 2.417 metro kubiko zur, 228 metro kubiko enbor txiki eta 404 metro kubiko egur egiten du. 20.958.000 pezetan baloratua dago.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek proposamenak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroan (Alondegi kalea, 1), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita seigarren egun naturaleko 12:00ak baino lehenago, bi kartazaletan. Kartazalak behar bezala identifikatuak egonen dira eta proposatzailearen erreferentzia eta bakoitzaren edukiaren izena bilduko ditu, "Dokumentazioa" eta "Proposamen ekonomikoa" hurrenez hurren, baldintza pleguaren arabera.

"Dokumentazioa" izeneko kartazalak proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean irekiko dira, eguerdiko 13:00etan.

"Proposamen ekonomikoa" izeneko kartazalak jendaurrean irekiko dira proposamenak aurkezteko epea bukatu eta handik bost egun naturaletara.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Nafarroako Gobernuko Mendi Atalean (Tutera kalea, 20, 1.a).

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

PROPOSAMEN EREDUA

............... J/A-ak,.............. NANaren jabe, ...........(e)an, ......... kalean, ... zenbakian bizi denak, ..... telefonoa duenak, bere izenean edo ............ ordezkatuz, Nafarroako Gobernuak Aralar Mendian Nafarroako Oihan Ondareko oihan aprobetxamendu bat enkantearen bidez esleitzeko iragarkiaren berri izanik, eskatzen du oihan lote bakarra, 4.078 bago dituena eta 2.417 metro kubiko zur, 228 metro kubiko enbor txiki eta 404 metro kubiko egur egiten duena, 20.958.000 pezetan baloratua, eslei dakiola. Administrazio klausula partikularren plegua onartzen du. Hitz ematen du produktu horiek erosiko dituela, agiri horiei hertsiki lotuz, eta ...........(letraz eta zenbakiz) .......... pezeta eskaintzen ditu, BEZa barne.

................(e)n, 2001eko ................aren ............(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0104208