63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Gobernu Batzordeak, 2001eko martxoaren 13an egin bilkura arruntean, besteak beste, ondorengo erabakia hartu zuen:

Udalaren Gobernu Batzordeak UU-24 unitatearen urbanizazio proiektua, UU-24 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua, hasiera batez onetsi zuen 2000ko urriaren 17an egin bilkuran.

Espedientea jendaurrean jarri zen 2000ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 20koan, argitaraturiko iragarkiaren bidez, eta epea bukatu da inolako alegaziorik aurkeztu gabe.

Kontuan hartuz Udalaren zerbitzu teknikoek 2001eko martxoaren 5ean eman txostena, eta Hirigintzako Batzordeak 2001eko urtarrilaren 23an eman irizpena. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoa aplikatuz, honako hau erabaki da:

Lehena.-Egungo Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko UU- 24 unitateko urbanizazio proiektua, UU-24 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua, behin betikoz onestea, obrak egiteko baldintzei buruz ematen diren zehaztapenei jarraikiz.

Bigarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrena.-Urbanizazio proiektuaren testu bategina, behar bezala egindideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

Laugarrena.-Kontularitza-Ekonomia alorrari jakinaraztea, dagokion ordenantza fiskala aplika dezaten, prozedura honen tramiteari dagokionez.

Bosgarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia honako hauei igortzea: interesatuei, Udalaren zerbitzu teknikoei eta Aholkularitza Juridikoari.

(Gobernu Batzordea, 2001, martxoak 13)

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, eta oharterazten dizut erabaki honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoak jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Epaitegiari edo Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0103496