63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

257/2001 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako bizi-kalitateari buruzko inkesta" egiteko kontratua "Taller de Sociología, S.L.ri" adjudikatzen diona.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak apirilaren 23an emandako 257/2001 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako bizi-kalitateari buruzko inkesta egitea.

-Adjudikazio-mota: lehiaketa publikoa.

-Adjudikazio-hartzailea: Taller de Sociología, S.L.

-Kontratuaren iraupena: 3 hilabete, kontratua sinatzen denetik.

-Adjudikazioaren zenbatekoa: 8.910.000 pezeta, BEZa barne (53.550,18 euro).

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0104357