63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Hirilurren gaineko kontribuzioaren 2001. urterako karga tasaren onespena

Udal honek, 2000ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erregelamenduari jarraikiz, honako erabaki hau hartu zuen:

Onestea Hirilurren gaineko kontribuzioaren 2001. urterako karga tasa, zeinak, Balorazio Txostenaren ondorioz (Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko bitariko batzordeak 2000ko abenduaren 14an onetsia) ateratzen den likidazio-oinarri totalaren gainean aplikatuz eta kontribuzio horren 2000. urteko likidazioko ondasunak oinarritzat hartuz, ekarri beharko baitu ehuneko hiruko igoera bere kuota totalean, 2000. urtean likidatutakoarekin alderaturik.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetearen barrenean.

Burlatan, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0103491